
Iaz El Salvadorren kontra jokatutako partida
Bizkaia Gernikak lidergora bueltatzeko aukera galdu zuen, Cetransa El Salvadorren kontra. Hain zuzen, 41-15 galdu zuen bertoko taldeak, Amlin Challenge txapelketaren harira atzeratutako neurketa.
Lehen zatian maila ona emon zuten basurdeek, baina bigarren zatian partida apurtzea lortu zuten gaztelarrek. Zorte gehiago merezi izan zuen Gernika-Lumoko errugbi taldeak, baina azkenean, esku-hutsik bueltatu zen Valladolidetik.
Joan de asteburuko partida galduta, VRAC liderrak bi puntuko aldea ateratzen dio Bizkaia Gernikari. Ez da alde handia, baina zaila izango da gernikarrak lidergora bueltatzea. Izan be, arazo ekonomikoak direla eta, taldea utzi dute atzerritar gehienek.
Atzetik, bestalde, Santboiana sei puntura dago. Liga erregularra amaitzeko bost jardunaldiren faltan, majo sufritu beharko dute bertokoek bigarren postuari eusteko. Bigarren postuan amaituz gero, Bizkaia Gernikak ligako finalaurrekoetarako sailkatuko litzateke zuzenean.