
Irudian, indusmakina beharrean
2011ko azaroaren 5ean eta 6an eta 2013ko urtarrilaren 13an eta 15ean izandako euriteek Golakok gainezka egitea ekarri zuela eta, erreka horren ibilguan eta ertzetan egokitzapenak egiten hasi da Arratzuko Udala. Azaldu dutenez, errekaren ertz bietan 1,80 metroko altuera eta 5 metroko luzera duen harri-lubeta jartzen ari dira, lurrak eusteko. Horrez gain, sedimentuak be kentzen ari da, ebakuzio ahalmena berreskuratzeko.
BI-2238 errepidearen inguruan ari da udala egokitzapen lanak egiten, Gernika-Lumoko saihesbiderako errontondaren sarbidetik gertu, berori izan baitzen gehien kalteturiko guneetako bat.
114.000 euro inbertituko ditu Arratzuko Udalak obra horietan. Lanak datozen asteetan amaitzea dauka aurreikusita.