Bilbaok eta Bidaburuk Hirugarren Mailako trinkete txapelketa irabazi dute
Jon Bilbaok eta Urtzi Bidaburuk Bizkaiko Hirugarren Mailako trinkete txapelketa irabazi zuten joan den asteburuan. Arkupe taldeko pilotariek nahiko erraz irabazi zuten finala, Exebarriko bikotea 40-17 menpean hartuta. Bilbaok eta Bidaburuk txapelketan jokatutako partida guztiak irabazi dituzte. Hala, nagusitasunez eta merezita jantzi dute Hirugarren Mailako txapela bertokoek.