Barikuko bigarren kinielako puntistak
Xabier Barandika puntista gernikarra sasoiko dago, eta hala erakusten dabil Barikuetan Jai Alai kiniela txapelketan. Joan den asteburuan, esaterako, hirugarren kiniela irabazi zuen jarraian. Txapelketa hasierako jokoa eginez gero, zaila izango da gernikarrari irabazlearen txapelak ihes egitea. Gailenduz gero, gainera, bigarrenez irabaziko luke Gernika-Lumoko kiniela lehia. Hala, txapelketa birritan irabazten duen lehen puntista izango litzateke bertokoa.
Txapelketaren hirugarren funtzioan lehen kiniela jokatu zuen Barandikak, Azpitarte markinarragaz batera. Gernikarrak eta markinarrak bikain jokatu zuten, merezita irabaziz.
Bigarren sailkatuei 10 tantoko aldea aterata irabazi zuten lehen saioa Barandika eta Azpitartek. Hain zuzen, Arbe markinarra eta Onaindia gernikarra sailkatu ziren bigarren. Arbek oso ondo jokatu zuen, baina Onaindiak ez zuen egun ona izan.
Eguneko bigarren kinielan, bestalde, Alberro eta Lekerika nagusitu ziren. Donostiako (Gipuzkoa) aurrelariak eta Gernika-Lumoko atzelariak edarto jokatu zuten, 10 tantoko aldeagatik irabaziz. Bigarren postuan, Alberdi eta Urtubi sailkatu ziren.