Gaur eguerdian auto istripua izan da Gernika-Lumoko erdialdean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera, auto bat irauli egin da Karmelo Etxegarai kalean. Istripuaren ondorioz, auto gidaria kotxetik atera behar izan dute suhiltzaileek, eta ondoren, Galdakaoko ospitalera eroan dute. Errepidea itxi egin behar izan dute, autoa bertatik kendu bitartean.