Gipuzkoa atzean utzi eta Bizkaia aldean izan dira asteburuan Zarauzko Andoni Egaña eta Azpeitiako Sebastian Lizaso bertsolariak; hain zuzen be, Mendatan. Izan be, Mendatako Artape Tabernan bertso afaria antolatu zuen zapatuan Mendatako Udalak. Hala, aipatu bertsolari handi bien konpainiaz eta bertsoez gozatzeko 115 lagun inguru izan ziren Mendatan.