Zabalik da jada Berton txiki-erdi enpresen elkarteak antolatzen duen Dendarik Denda azoka. Artza frontoian kokatute dute eta herriko 18 establezimenduk parte hartzen dute. Domekara bitartean hainbat izango dira prezio erakargarritan aurki daitezkeen produktuak: gazteentzako, umeentzako, gizonentzako eta andrazkoentzako moda, osagarriak, oinetakoak, lentzeria, etxerako apaingarriak, artea, lorak…

Gaur eta bihar goiz eta arratsaldez zabalik izango da 10:30eatik 15:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Domekan, barriz, 10:30eatik 15:00etara bakarrik izango da. Gainera, bihar eta etzi Kalinpan Dendarik Denda azokara hurbilduko da bezeroak erosketak euskaraz egitera animatzeko. Izan be, Bermeoko komertzioetan euskararen presentzia eta erabilera geroz eta handiagoa bada be (%80), Dendarik Denda azokan, euskara nahiko ezkutuan geratzen dela hausnartu dute (%41).
Bestalde, bihar. Txu txu trena ibiliko da herriko kaleetatik. Umeek zein nagusiek erabili ahalko dute eta geltokia, ohi legez, Lameran izango du. 12:00etatik 15:00etara ibilko da goizez eta 18:00etatik 21:00etara arratsaldez. Umeentzako tailerrak be antolatu dituzte aurton. Tailer horiek azokaren gune bardinean, Artza frontoian, izango dira bihar 17:00etatik 21:00etara eta domekan 12:00etatik 14:00etara.