
Udal beharginak lanean
Atzo arratsaldean, arbola bat jausi zen errepidera Ibarrangeluko eleizalde auzoan. Udal beharginek Eleizaldetik Lagara doan errepidea itxi behar izan zuten, arbola bidetik kendu bitartean. Ibarrangeluko Udalak jakinarazi duenez, bi ordu behar izan zituzten udal langileek Mimosa adar guztiak errepidetik kentzeko. Atzoko haize bolada gogorren eraginez erori zen zuhaitza.

Errepidea garbi