Saneamendu lanak direla eta, Don Tello kalea itxi egin dute gaur goizean garraioentzako. Udaltzainek jakinarazi dutenez, 08:00etan

moztu dute eta 20:00etara arte izango da horrela; alegia, lan ordutegian ibilgailuek ezingo dute errepide horretatik igaro. Gainera, gaur ez ezik, bihar be Don Tello moztuta izango da, aipatutako ordutegian. Gaur eta bihar, beraz, trafikoa tren geltokitik eskumatara desbideratuko dute; hain zuzen be, Bekoibarra kaletik. Udaltzainen arabera, martxoan zehar beste bi egunetan barriro be itxi beharko dute aipatu kalea; dena den, oraindik, zehazteke dituzte zein egun izango diren.