
Muruetarrak 680 kiloko finalean
Muruetak Euskal Herriko 600 kiloko sokatira txapelketaren finala jokatuko du asteburuan. Hain zuzen, zapatuan lehiatuko dira Ibarrako kiroldegian (Gipuzkoa), 17:00etatik aurrera. Ñapurrak (Ezpeleta; Zuberoa), Ibarra (Gipuzkoa), Abadiño, Sokarri (Arrigorriaga) eta Iparralde (Urduliz) izango dira muruetarren aurkariak finalean. Muruetak ez zuen 600 kiloko txapelketa jokatu behar, baina izena emotea erabaki zuen bertoko taldeak azken momentuan. Hala, finalaurrekoak jokatzeko aukera izan zuten, finalerako sailkapena lortuz.
Ibarrakoa, muruetarrek jokatzen duten hirugarren finala izango da. Aurten hasi dira Euskal Herriko txapelketan parte hartzen, eta maila bikaina emoten dabiltza. Muruetak finalerako azken txartela lortu zuen joan den asteburuan. Hala, lehen postuetan sailkatzea oso zaila izango da. Hortaz, azken postutik ihes egitea izango da helburu nagusia.