Kiniela txapelketaren hirugarren funtzioa jokatuko dute barikuan
Barikuan Gernika-Lumoko kiniela txapelketaren hirugarren saioa jokatuko dute, Jai Alai pilotalekuan. Hain zuzen, afizionatu mailako puntista hoberenekin gozatzeko aukera izango dute zesta punta zaleek, 19:00etatik aurrera.
Eguneko lehen kiniela Xabier Barandika/Azpitarte, Bidaburu/Ubilla, Arbe/Onaindia eta Urrutxia/Garate bikoteek jokatuko dute. Bigarren kinielan, bestalde, Jon Barandika/Madari, Goitia/Elkoro, Roke/Urtubi eta Alberro/Leke bikoteek jokatuko dute.
Puntista bakoitzak bi kiniela jokatu ditu dagoeneko, eta lehen liderra Xabier Barandika da. Gernikarrak nagusitasunez irabazi ditu jokatutako bi kinielak joko edarra eginez. Sailkapeneko bigarren postuan, bestalde, Lekerika dago. Gernika-Lumokoak kiniela bat irabazi du, eta bigarren postu bat lortu du. Azpitarte eta Arbe markinarrek be Lekerikagaz bardinduta daude.