Kalinpanek euskararen erabilera bultzatuko du Dendarik Denda azokan
Asteburuan Artza frontoian izango den Dendarik Denda azokan bezeroak erosketak euskaraz egitera animatuko ditu Kalinpanek. Izan be, Bermeoko Udaleko Euskara Sailak emondako datuen arabera, «udalerriko komertzioetan euskararen erabilera %80koa bada, Dendarik Denda azokan barriz, %41ekoa da».
Zapatuan eta domekan, Kalinpan Dendarik Denda azokara hurbilduko da bezeroak erosketak euskaraz egitera animatu asmoz. Horretarako, erosleei Euskaraz erosi nahi dugu pegatinak banatzen ibiliko dela adierazi dute Euskara Sailetik.
Bermeoko komertzioetan euskararen presentzia eta erabilera geroz eta handiagoa bada be (%80), Dendarik Denda azokan, euskara nahiko ezkutuan geratzen dela hausnartu dute (%41).
Merkatariek euskara bultzatzeko «asko» egin dezaketela uste dute Euskara Sailatik, baita erosleek be. «Bezeroek euskaraz eskatzen badute, merkatariek euskaraz salduko dute».
«Giroa berotzeko eta euskararen erabilera bultzatzen laguntzeko» Kalinpanen bisita izango du azokak asteburuan.