Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak «bikain» atera du kalitate-ebaluzioan
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, Turismo-Bulegoak «bikain» gainditu du kanpoko kontu-ikuskariek egindako kalitate-ebaluazioa, 2013rako Kalitatearen Q ziurtagiria ezartzeko, berritzeko eta jarraitzeko.
Hain zuzen, tokiaren baldintzak eta ezarritako kalitate-arauetarako bere egokitzapena aztertzen dituen diagnostikoan, 10 puntutik, batez bestez, 8,82 puntu eskuratu ditu. Arlo horri dagokionean, zuzendaritza, informazio eta harrera-zerbitzuak, hornikuntza eta marketinga, eta azpiegitura eta mantentzea sakon aztertu dituzte.
Horien artean, azpimarratzekoa da Turismo Bulegoaren hornikuntza eta marketing atala; izan be, 9 puntu eskuratu ditu, informazio eta harrera zerbitzuei dagokionez, 8,9ko puntuazioa lortu duten bitartean.