
KESBek joan den asteburuan jokatutako partida
Gernika KESBeko neskek partida gogorra jokatu beharko dute asteburuan, Casablanca bigarren sailkatuaren zelaian. Gernikarrak joko bolada onean sartuta dabiltza, baina Madrildik (Espainia) emaitza onagaz bueltatzea oso zaila izango da.
Bederatzi partida irabazita eta beste bederatzi galduta, KESB seigarren sailkatua da emakumezkoen Bigarren Mailan. Estudiantes zazpigarren sailkatuagaz daude bardinduta bertokoak. Hala, ezinbestekoa izango da garaipenagaz bueltatzea seigarren postuan jarraituko dutela ziurtatzeko.
KESBek Madrilen galduz gero, bestalde, gernikarrak aurreratzeko aukera bikaina izango luke Estudiantesek. Horretarako Leganes hartu beharko luke menpean.
Ligako laugarren (GDKO Ibaizabal) eta bosgarren (Alcobendas) sailkatuek, bestalde, KESBek baino bi partida gehiago irabazi dituzte. Hortaz, oso zaila izango da horiek harrapatzea, liga amaitzeko bost partidi bakarrik falta baitira. Matematikoki laugarren postuan sailkatzeko aukera dute bertokoek, baina ezusteko handiak egon beharko lirateke horretarako.