Euskal gudontzidiko ibarrangelutarrak izan dituzte gogoan Matxitxakoko batailaren urteurrenean
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Juan Telletxea ibarrangelutarrak Matxitxakoko batailan parte hartu zuen, eta urtero legez, herrikideek gogoan izan zuten data berezia. Hala, ibarrangeltutarrak itsas batailaren egunean (Martxoaren 5a) batu ziren akorda auzoko eskulturen ondoan. Telletxea akordarra zen, eta bizirik jarraitzen zuen Bou Nabarrako azken gudaria zen, 2011ko abenduan hil zen arte. Canarias fragatak euskal bakailontzia ondoratu ostean, preso hartu zuten, eta kartzelan sartu zuten. Batailan erakutsitako adorea dela eta, Espainiako gobernuak bizia barkatu zien Bou Nabarrako gudariei.
Domingo Urrutxua, bestalde, Bou Bizkaiako gudaria zen. Ez zuen Matxitxakoko batailan parte hartu, baina Euzkadiko Gudontzidiko kide izan zen. Hala, Telletxeagaz batera, aipamen berezia izan zuen akordako omenaldian.
Omenaldi xume bat izan zen atzokoa. Herriko seme kutunak kontuan hartzeko egindako omenaldia da, Jesus Mari Ziluaga Ibarrangeluko alkateak azaldu zuenez. Izan be, esker ona adierazteko modurik onena, Euskal Herriagatik egin zutena gogoratzea dela deritzo alkateak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.