Busturialdeko hiru ordezkari daude Sorturen Bizkaiko Kontseiluan
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Sestaon egindako aurkezpena
Auzo eta herrietan batzarrak egin eta Sortzaile prozesua amaituta, Sorturen ibilbideari hasiera formala eman diote gaur Bizkaian, herrialde mailako kontseilua aurkeztuz. 26 kidez osatutako talde horretan, Busturialdeko hiru ordezkari egongo dira: Xabier Enbeita Ibarra gernikarra, Aitor Martinez Vallejo arratzuarra eta Karmelo Landa Menbide eatarra.
Hiru lagun horietako bakoitzak ardura zehatz bat edukiko du Bizkaiko Kontseiluan. Hala, Busturialdearen ardura izango du Enbeitak eta Martinezek Txorierri eta Uribe-Butroerena . Bestalde, arlo instituzionalaren arduraduna izango da Landa. Maribi Ugartebururen gain egongo da kontseilua koordinatzearen erantzukizuna.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.