Bertsolari gazteek asteburupasa egingo dute Gorozikako aterpetxean
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatuta, Bizkaiko bertsolari gazteak martxoaren 8tik 10era batuko dira Gorozikako (Muxika) aterpetxean. Hain zuzen, bertso barnetegi baten edarto pasatzeko aukera izango dute bildutakoek.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, interesatuek izena emoteko aukera izango dute bihar arte (martxoaren 7a). Izena emoteko, 94.681.27.11 edo 94.435.43.40 telefono zenbakira deitu behar dute barnetegian parte hartu gura dutenek. 40 euro ordaindu behar dira apuntatzeko, baina familia bereko kide bat baino gehiagok izena emonez gero, bigarrenak erdia ordainduko du.
Bertsolari gazteak barikuan batuko dira, 17:00etan, eta domekan eguerdian bueltatuko dira etxera. Lotarako zakua, linterna, aldatzeko arropak eta Osakidetzako txartela eraman behar dituzte parte hartzaileek.