Elantxobe eta Ibarrangelu Busturialdeko mankomunitatearen erantzun ofizialaren zain daude
Aurki Busturialdeko Mankomunitateak zazpi udalerri bildu ahalko ditu bere baitan; izan be, Gautegiz Arteagakoaz gain, Elantxobek eta Ibarrangeluk be aipatu erakundean sartzeko asmoa erakutsi dute. Dena den, azken biak mankomunitatearen erantzun ofizialaren zain daude oraindik.
Abenduan onartu zuten osoko bilkuran mankomunitatean sartzeko eskaera Ibarrangeluk eta Elantxobek, eta oraindik erantzunik jaso ez duten arren, uste dute ez dela arazorik izango mankomunitateko partaide izateko.
Aipatu herriak mankomunitatean sartuko balira, bertako baldintzak bete beharko lituzkete; hala nola, udalerri bakoitza herriko zaborrontziez arduratu beharko litzateke. Gainera, mankomunitateak bigarren kamioi bat erosi du sastarrak batzeko eta horren osagarriez be arduratu beharko dira mankomunitateko partaideak.
Hala, partaide barriek, esaterako, edukiontziak ordezkatu beharko dituzte, mankomunitateko kamioien ezaugarriei egokitzeko. Dagoeneko Gautegiz Arteagak egina du behar hori, eta Elantxobek be lur-azpiko kontainerrak jarriak ditu jada: portuan zein goiko aldean. Ibarrangeluk, ostera, egungo edukiontziak kendu eta 49 barri –ezaugarri barriei egokitutakoak–jartzeko asmoa duela azaldu du herriko alkate Jesus Mari Ziluagak.
100.000 euroko gastua duten edukiontziak lizitaziora atera dituztela azaldu du alkateak eta «dagoeneko, jendea aurkeztu da». Hurrengo pausua Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailaren laguntzaren ebazpenari itxerotea litzatekeela esan du Ziluagak. Behin laguntza hori jasota, lizitazioaren irabazleari egingo liokete kontainer eskaera. Hala, uda aurretik, sistema barria martxan izatea espero du udalak; hasteko, edukiontziak aldatu beharko lituzkete.
«Sistema oso ona»
Mankomunitateak eskaintzen duen sistema «oso ona» dela dio Ziluagak, ez duela, esaterako, kiratsik ateratzen. «Uste dut herri txikiak batu egin behar garela, hala, indar gehiago izango dugulako, eta, gainera, merkeago aterako zaigulako». Azken finean, bai mankomunitatearentzat eta baita herri txikientzat be, «aukera aprobetxagarria» dela deritz