
Bertsozaleek edarto pasatzeko aukera paregabea izango dute asteburuan. Mendatarrek bertso afaria antolatu dute zapaturako, eta bi bertsolari handi batuko dituzte. Hain zuzen, Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok egingo dute bertsotan. Artape Tabernan egingo dute bertsotan, 21.00etatik aurrera.
Txartelak erosteko epea martxoaren 7an (eguena) amaituko da. Idatze exean edo Artape Tabernan emon behar dute izena interesatuek. 20 euro ordaindu behar dira izena emoterakoan. Informazio gehiago gura dutenek 94.625.72.04 edo 94.625.13.79 telefono zenbakietara deitu dezakete.