Bermeoko gazteek barikua dute bertso paperak aurkezteko azken eguna
Bertso paper txapelketara aurkeztu gura diren hamaika eta hamazortzi urte bitarteko herriko gazteak, barikua izango dute bertso paperak aurkezteko azken eguna. Horiek ikastetxeetan aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek.
Aurreko urteetan egin moduan, adinaren arabera, bi maila bereiziko dituzte: lehenengo mailan, 11 eta 14 urte bitarteko gazteak izango dira, eta bigarrenean, barriz, 15 eta 18 urte bitartekoak. Maila bakoitzeko bi bertsorik onenak sarituko dituzte. Halanda be, parte hartzaile guztiek sari bana jasoko dutela adierazi dute.
Epaile lanetan jardungo diren bertsolariek bertsoaren kalitatea, estiloa, gaia garatzeko modua eta originaltasuna izango dituzte kontuan.
Sari banaketa ekitaldia Nestor Basterretxea Aretoan izango dela jakinarazi dute Bermeoko Udaleko Euskara Sailetik baina eguna oraindik zehaztu gabe dagoela diote.