
Lurgaia Fundazioak 2003an hasitako Busturiko Amunategi erreka berreskuratzeko lanak jarraitu zituzten joan den domekan eta 40 boluntario bildu ziren. Lehenik eta behin proiektuaren barri emon zioten boluntarioei. Ondoren, Aingerubide hariztian zeuden espezie exotiko inbaditzaileak kentzeari ekin zioten eta mantenu lanak be egin zituztela adierazi dute. Azkenik, bertoko zuhaitzak eta zuhaixkak landatu zituzten urtero egiten duten moduan.