Zauritu bat izan da Bermeoko Agirre auzoko baserri batean piztu den sutean
Gaur eguerdian Bermeoko Agirre auzoko baserri batean sute bat piztu da eta zauritu bat egon dela jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik.
Sutea 12:45 aldera piztu dela azaldu dute Segurtasun Sailetik eta ertzainek eta suhiltzaileek ordu bat baino gehiago behar izan dute sua itzaltzeko. Ezbeharraren eraginez zauritu bat izan da eta helikopteroz eroan dute Galdakaoko ospitalera.