
Gernika KESBeko neskak joko bolada onean sartuta dabiltza, eta joan den asteburuan be, hala erakutsi zuten. Tenerife Isla Unica taldeari 78-57 irabazita garaipen handia lortu zuten bertokoek. Malosteko zaleek taldearen jokoagaz gozatzeko aukera izan zuten beste behin.
KESBek ez zuen errukirik izan Tenerifeko taldeagaz. Partida hasieran aurreratu zen bertoko taldea, eta ez zuen arazorik izan aldeari eusteko. Defentsa bikaina eginez, nagusitasun handia erakutsi zuten bertokoek.
Lehen bi laurdenetan, esaterako, Tenerifekoek hamahiru puntu sartu zituen bakarrik. Hala, gernikarrek 28 puntuko errenta lortu zuten atsedenaldira joan aurretik. Hirugarren laurdenean, Kanariar Uharteetako taldeak hobeto jokatu zuen, baina aldea ez zen 20 puntutik bajatu. Partidaren azken laurdenean, bestalde, errentari eusteagaz nahikoa izan zuen KESBek.

Tynikki Crook eta Izaskun Garcia izan ziren jokalari hoberenak bertokoen artean. Estatubatuarrak eta gernikarrak 23 puntuko balorazioa lortu zuten. Crookek 19 puntu sartu zituen eta zortzi errebote hartu. Garciak, bestalde, 16 puntu sartu zituen eta zazpi asistentzia emon.