Ia 400 bat lagun, lehenengo mendi martxan
«Oso pozik» agertu dira Ibarruriko Saltsamendi kultur elkartekoak lehenengoz antolatutako mendi martxagaz; izan be, eguraldia lagun, 380 bat lagunek parte hartu zuten domekako martxan. «Jendeak gustura egin zuen ibilbidea etapozik dira egindako antolakuntza beharragaz». Hala, datorren urtean barriro be martxa antolatzeko asmoa erakutsi dute; «gauzak hobetu daitezke, baina lehenengo urtea izateko ezin gara kexatu izan duen arrakastagaz».