Barikuan abiarazi zen Bermeoko liburu eta disko azoka eta lehenengo asteburuaren balorazio “oso positiboa” egin du Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak: “Hainbat lagun ibili dira asteburuan azokatik, eguraldiak be lagundu du eta”.

Lehenengo asteburuan euskarazko liburuak eta musika izan dira gehien saldu direnak Muniategik azaldu legez, “batez be haurren eta gazteen literatura”. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen liburuak eta diskoak asko saldu direla aipatu du.