2011ko azaroan kamioi batek eraitsitako Errenteriako gurutzea babesteko plazatxo bat egingo du Gernika-Lumoko Udalak.

«Buelta asko emon ostean, azkenean be 250 metro2ko plazatxoa egitea erabaki dute teknikoek, Argatxa eraikina dagoen espaloia handituta; hala, gurutzea barruko aldean egongo da, eta, horrenbestez, babestuago», azaldu du Gernika-Lumoko alkate Jose Maria Gorroñok. Gaineratu duenez, plaza horri esker, Ajangizetik Gernika-Lumora jaisteko errepidea aldenduago egongo da