Bermeo Futbol Taldea play-off postuetatik urrundu da
Joan den asteburuan Pasaiaren kontra 0-0 bardindu ostean, Bermeo Futbol Taldea play-off postuetatik urrundu da. Pasaiaren kontra galdutako neurketa kontuan hartuz gero, bermeotarrek hiru partida daramatzate partidarik irabazi barik. Hala, puntu garrantzitsuak galdu dituzte, lehen lau sailkatuen artean jarraitzeko.
27 jardunaldi jokatuta, Bermeo sailkapeneko seigarren postuan dago 46 puntugaz. Joan den asteburuko liga jardunaldia jokatu aurretik, kostaldekoak bosgarren sailkatuak ziren, baina Portugaletek aurrea hartu dio. Hala, play-off postuak hiru puntura dituzte bertokoek.
Gernika Futbol Taldeak, betalde, garaipen garrantzitsua lortu zuen Elgoibarren zelaian. Hain zuzen, 1-3 nagusitu ziren gernikarrak, play-offetan mantenduz. Gernikak, liga hasiera txarra egin zuen arazo ekonomikoen zurrumurruak kaltetuta, baina azkenaldian gora egin du nabarmen. Hala, play-offak jokatzeko hautagaietako bat da bertoko taldea.
Gernika-Lumoko taldea laugarren sailkatua da 49 puntugaz. Portugalete bosgarren sailkatuak bi puntu gutxiago ditu. Aurretik, bestalde, Laudio hirugarren sailkatua puntu bakarrera dute gernikarrek.