Play-off postuetan jarraitu gura du Gernikak
Gernika-Futbol taldea laugarren sailkatua da, baina Bermeo bosgarren sailkatuak puntu bat gutxiago baino ez dauka sailkapen orokorrean. Hala, asteburuan gernikarrek huts eginez gero, eta bermeotarrek irabaziz gero, kostaldekoak sartuko lirateke play-off postuetan barriro be.
Gernikak gipuzkoan jokatu beharko du asteburuan. Hain zuzen, Mintxetako zelaian jokatuko dute Elgoibarren kontra. Bihar neurtuko dituzte indarrak, 16:30etik aurrera.
Bermeok, bestalde, etxeko zaleen babesean jokatuko du Itxasganen. Bihar jokatuko dute, 17:00etatik aurrera.