
Barikuetan Jai Alai kiniela amerikar txapelketaren hirugarren eta laugarren funtzioak jokatuko dituzte gaur. Nagusien lehen kiniela 19:00-etan hasiko da. Alberro/Madari, Arbe Garte, Xabi B/Leke eta Jon B/Ubilla izango dira bikote parte hartzaileak.
Bigarren kinielan, bestalde, Roke/Zabala, Bidaburu/Azpi, Urrutxua/O-naindia eta Goitia/Urtubi bikoteak lehiatuko dira. 18:30ean umeen kiniela jokatuko dute, taldeko puntista gazteenek.
Hirugarren eta laugarren saioak amaitutakoan, sailkapeneko lehen liderra nor izango den erabakiko da.