Gernika-Lumoko eta Nabarnizko udalek 197/2006 doktrina ezeztatzeko eskatu du
2012ko uztailean, Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalak, aho batez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren 197/2006 doktrina ez legezkoa eta oinarrizko eskubideen aurkakoa dela ebatzi ondoren, berau bertan behera uzteko eskatu dute Gernika-Lumoko eta Nabarnizko udalek. «Ondorioz eta nazioarteko giza eskubideen legeria aplikatuz, 197/2006 doktrina aplikatu zaien euskal preso guztiak berehalakoan aske uzteko eskatzen dugu». Hala eskatu du Bilduk mozio bitartez. Gainera, EAJkoen aldeko botoak be izan ditu aipatu mozioak, eta, hala, “aho batez” onartu dute aipatu udal bietan.
Euskal Herrian bizi den itxaropen eta konponbide aukeraren aurrean, euskal presoen aurkako salbuespeneko legeria bertan behera uzteko eskatu dute udal gobernuek. Ebazpen horren berri herritarrei eta Europako Kontseiluko Giza Eskubideetarako Komisionatu Nils Muiznieks jaunari emotea erabaki dute, gainera.
Busturialdetik, Elias Fernandez bermeotarrak eta Josune Onaindia muxikarrak dute 197/2006 doktrina aplikatuta.