Domekan egingo dute Ibarruriko lehenengo mendi martxa
Domekan egingo dute Ibarruriko I. Mendi martxa, Saltsamendi Kultur Elkartearen eskutik. Ibilbide biren artean aukeratu ahal izango du herritarrak;batetik, ibilbide luzea egin ahalko dute (hogei kilometro) eta, bestetik, laburra (hamahiru kilometro). Ibarrurin hasiko dituzte ibilbide biak 08:30ean, eta bukatu be leku berean egingo dituzte; ibilbide bien arteko bidegurutzea, bestalde, Urrutxun egongo da.
Lehenengoz egingo duten mendi martxa horretan parte hartu gura duenak domekan bertan emon ahalko du izena, 12 euro ordainduta.
Ibilbidean zehar jatekoa eta edatekoa izango dute parte hartzaileek eta bukaeran, gainera, oroigarriak jasoko dituzte.