
Gaur 11:00etan emon dute jakitera oltsaileko Ezetz Jakin lehiaketako irabazlea: Busturiko Josu Gorriño Elezgarai. Guztira, 64 lagunek erantzun dituzte otsaileko galderak; dena den, horietatik, 40 pertsonek erantzun dituzte guztiak zuzen. Hala, Gorriñok irabazi izanagatik, Ipar tabernan otordu bat izango du doan. Martxoko lehiaketako irabazleak, ostera, Leihope tabernaren eskutik jasoko du saria.