Mundakako Udalak Bizkaiko Nekazaritza Lurren Funtsaren eskuetan utzi du Mape-Matzagako lursail bat. Joan den asteko osoko bilkuran onartu zuen udalak aldi baterako doako lagapen-hitzarmena. Gaur goizean, barriz, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbaok lurrak ustiatzeaz arduratuko den familiari emon dizkio lurrak.

Mundakako Udalak, Mape-Makatzaga lursaileko 16 hektarea emon dizkio Bizkaiko Nekazaritza Lurren Funtsari, aldi baterako. Ildo horretan, Bizkaiko Foru Aldundiak edota Basalan elkarteak lur horien erabilpena eta ustiapena hirugarren pertsonen esku uzteko aukera dute. Gehienez, halanda be, bost urterako uzten dituzte lurrak.
Mundakako lurrak ustiatzeaz arduratuko den familiak atzo sinatu zuen hitzarmena Aldundiarekin, eta lur horiek esnetarako eta haragitarako behi-aziendari lotutako jarduerak egitera bideratuko dituzte, hain zuzen be.