
Koldo Sierra bilbotarrak zuzenduko du Gernika pelikula. Jakinarazi dutenez, 2014ko otsailean hasiko dira grabaketak, azken diru-iturriak bilatzen baitabiltza sustatzaileak. Koldo Sierrak Bosques de sombras pelikula zuzendu zuen 2006an, eta arrakasta handia izan zuen.
Gernika pelikularen ardatza 1937ko bonbardaketa izango da. Hala, Condor legioak eragindako suntsipenaren artean jaiotzen den maitasun historio bat kontatuko du Sierrak. Kazetariek be, protagonismo handia izango dute filman. Izan be, garaiko propaganda gordinaren barri emongo du bilbotarraren lan barriak.