Atzo goizean izandako lurjausien

ondorioz, itxita jarraitzen du BI-2238 errepideak, Gautegiz Arteagan. Zuhaitz eta harriek errepidea okupatu zuten, eta hori dela eta, ibilgailuentzako itxi egin behar izan zuten errepidea. Ertzaintzak jakinarazi duenez, momentu hauetan bidea garbitzen ari dira beharginak, eta biharko zabaltzea aurreikusten dute. Hala, gidariek BI-3223 errepidea erabili beharko dute, Gernika-Lumotik Lekeitiorako noranzkoan.