Gernikako arbolaren kimua eroan dute Barrutialdeko ikasleek Pforzheimera
Aurten be, Pforzheimen izan dira Barrutialde institutuko ikasleak. Otsailaren 18tik 24ra Alemaniara egindako bidaian, gainera, bonbardaketaren urteurrenaren harira Pforzheim hirian egin dituzten ekimenetan parte hartu dute ikasleek. Gernikako arbolaren kimua eroan zuten ikasleek Pforzheimera, eta Heinrich Wieland ikastetexeko zuzendariak jaso zuen, Pforzheimgo udaaletxean egindako ekitaldian. Ikasleek udaberrian landatuko dute arbolaren kimua, ikastetxeko zelaian.
Heinrich Wieland Schuleko ikasleak martxoan etorriko dira, Barrutialdekoekin egiten duten trukearen baitan. Hain zuzen, hilaren 15etik 22ra bitartean izango dira bertan.