
18 urtera artekoen taldeak. Busturialdekoa Lurdes Ondarok, Eneko Aldanak eta Koldo Gezuragak eratu dute
Gaur hasi du bidea Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketak, Arratiaren eta Busturialdearen artean Igorreko Lasarte aretoan jokatutako saioarekin. Lehen saio hori galduta, sariketatik kanpo geratu dira Busturialdeko bertsolari gazteak. Arratiako taldeak, bestalde, finalaurrekoetarako txartela lortu du.
18 urte artekoen Busturialdeko taldea Lurdes Ondarok, Eneko Aldanak eta Koldo Gezuragak eratuta egon zen. Hiru bertsolariek 173 puntu eskuratu zituzten, arratiarrek baino hamar gehiago. Alabaina, 19 urtetik 24 urtera artekoetan abestu zuten Busturialdeko Mikel Retolazak, Asier Galarzak eta Jone Larrinagak 169 puntu baino ez zituzten lortu, arratiarrek 242 lortu zituzten artean. Horrenbestez, 405-342 izan zen azken emaitza, arratiarren alde.

19 urtetik 24 urtera artekoetan abestu dute Busturialdeko Mikel Retolazak, Asier Galarzak eta Jone Larrinagak
Martxoaren 5ean eta 6an jokatuko dira bigarren eta hirugarren kanporaketak, Markina-Xemeinen eta Zallan. Markina-Xemeingoan, Ipar Uribe izango dute aurkari Lea-Artibaiko bertsolari gazteek. 11:30etik aurrera izango da saioa, Lea Artibai ikastetxean.
Finala, bestalde, martxoaren 22an jokatuko da, 19:00etan, Bilboko Kafe Antzokian.