Bihar egingo dute aurrekontu parte hartzaileen lehen batzarra Muxikan
Politika parte hartzailei jarraipena emoteko asmoagaz, Muxikako Udalak herri batzar bat egingo du gaur. Azaldu dutenez, Ariatzan egingo dute lehen batzarra, baina gainontzeko auzoetan be egongo dira udaleko ordezkariak. Hala, Ibarrurin, Ajurian, Gorozikan, eta Kurtzeroan be batuko dira herritarrekin.
Ariatzako eskolako batzarra 19:30ean hasiko da. Udalak jakinarazi duenez, herriarentzat garrantzitsuak diren zenbait gai jorratuko dituzte bildutakoek. Horregatik, udalak batzarrean parte hartzeko deia egin die inguruko herritarrei. Ariatzako biztanleez gain, Zabalekoek, Txakalekoek, Ordorikakoek, Uparitxakoek eta Okakoek parte hartu dezakete lehen batzarrean.
Aitor Goldaraz alkateak batzarretan parte hartuko du, azalpenak emoteko.