Bi zauritu izan dira gaur Autzaganeko istripuan
Gaur goizean istripua izan da Bi-635 errepidean, Autzaganen. Ertzaintzak jakinarazi duenez, auto batek eta kamioi batek elkar talka egin dute 11:10 inguruan. Ondorioz, emakumezko bi Galdakaoko ospitalera eroan dituzte, zauri arinekin. Errei bat itxi behar izan dute orduan; dena den, orain, zabalik dago eta errepidea garbitzen ari dira.