
Bilboko Merkataritza Ganbararen Kalidenda programaren UNE kalitate ziurtagiria jaso dute Busturialdeko eta Lea-Artibaialdeko hamabi enpresak. Ziurtagiri horren bitartez, kalitatearen alde egindako lana eskertzen zaie enpresetako arduradunei.
Giza baliabideen garapena bultzatuta, saltoki txikien kudeaketa profesionalizatzea da 175.001 UNE ziurtagiriaren xedea eta Bizkaiko 41 enpresak jaso dute aurten ziurtagiria.
Azaldu dutenez, merkatariek tailer praktiko batzuk egin dituzte kalitate ziurtagiria lortzeko.
Ziurtagiria jaso duten enpresak herriz-herri
Bermeo.
– Gozo-Txo
– Nusadua
– Bit @ Bit Informatika
– Art Print/Art Computer
Lekeitio.
– Berrifarma Parafarmazia
– Efectos Navales Begoñako Ama
– Potxua!
– Ganbara
Markina-Xemein.
– Itxurriño Altzariak
– Laia txakur ileapaindegia
Ondarroa.
– Atxondo arraindegia
– Dia Supermerkatua