Sukarrietako Udalak argiteria aldatu du energia aurrezteko
Sukarrietako Udalak herriko argiteria barrizteari ekin dio argi kutsadura murrizteko, argindarraren eraginkortasuna hobetzeko eta energia aurrezteko. Portuondobide kaletik hasita, Elizbideko kalerainoko luminariak barriztu dituzte, guztira, 25.
Argiztapena hobeto aprobetxatzeko lanpara zaharrak led teknologiako beste batzuengatik ordezkatu dituzte.
Sukarrieta Udalak 8.548,65 euroko inbertsioa egin du lanotarako. Halanda be, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) diru laguntza hartu du udalak, 2.708 eurokoa, hain zuzen. Izan be, horiek udaletan eraginkortasun energetikoa hobetzeko programak dituzte.