
Olesko auzotik Uharka auzora doan bidegorria ekainerako prest egotea aurreikusten du Arratzuko Udalak. Josu Sabin Olano alkateak azaldu duenez, “otsaileko euriteek zenbait arazo utzi zituzten agerian”. Erabilitako babes neurriek ez zioten lurrari eutsi, eta horrenbestez, planteamenduz aldatzea erabaki zuten teknikariek. Hala, datozen hilabeteetan egokitzapen lanak egingo dituzte, akatsak konpontze aldera.
Olanoren berbetan, harri-lubeta bat jarriko dute beharginek, lurrari hobeto eusteko. Horren ostean, bestalde, landareak jarriko dituzte lurzorua mugi ez dadin. Hala, aurrerantzean lurjausirik ez egotea ahalbidetuko dute. Egokitzapen lanak martxoan hasiko dira alkateak jakinarazi duenez.

Lanak maitzean, bidegorriak herria biziberrituko duela deritzo Olanok, eta inguruko herritarrei Arratzuz gozatzeko aukera emongo diela.