Bihar hezkuntza erreformaren ondorioak izango dituzte berbagai Astran
Espainiako gobernuak “inposatu” gura duen hezkuntza erreformaren barri emoteko asmoagaz, bihar LOMCEari buruzko azalpenak emongo dituzte lege aldaketaren kontra dauden taldeek. Hain zuzen, Astran emongo dute hitzaldia, 19:00etatik aurrera.
Antolatzaileek azaldu dutenez, arlo desbardinetako kideek parte hartuko dute hitzaldian. Besteak bete, sindikatuek, ikasleek, irakasleek, gurasoek, eta hezkuntza eragileek egingo dute berba. Amaitutakoan, bestalde, bildutakoen iritziak batuko dituzte antolazaileek, zalantzak argizeaz batera.
Miren Barrutia Busturialdeko eta Lea Artibaiko LABeko irakaskuntza arduradunak azaldu duenez, LOMCEa gaur egungo legearen aldaketa bat da. LABeko kideak salatu duenez, azken 32 urteetan 11 biderrez aldatu dute hezkuntza legea. Hala, hezkuntza alderdi politikoen mesedetan darabiltela deritzo. “Alderdi politiko barri bat gobernura heltzen den bakoitzean, bere ideologia inposatzen saiatzen da” dio Barrutiak.
LABeko ordezkariaren berbetan, hezkuntza “ideologien eta botere ekonomikoen gainetik” egon beharko litzateke, eta horrenbestez, protesta egitera deitu ditu herritarrak. Barrutiak dioenez, erreformak ez ditu kontuan hartzen euskera eta euskal nortasuna. Kontrara, Espainia eta gaztelania indartzen dituen sistema bat dela deritzo.