Bermeoko lau enpresak 'Une' kalitate ziurtagiria jasoko dute
Bilboko Merkataritza Ganbararen Kalidenda programaren Une kalitate ziurtagiria jasoko dute gaur Bermeoko lau enpresek: Art Print, Nusadua, Bit a Bit Informatika eta Gozo Txo. Gaur egingo duten ekitaldi baetan, hain zuzen be, Bilboko Merkataritza Ganbarak 2012. urtean saltoki txikientzako zerbitzu kalitatearen araua den UNE 175.001 bete duten 41 denda sarituko ditu, horien artean Bermeoko lau enpresak. Ziurtagiri horren bitartez, kalitatearen alde egindako lana eskertzen zaie.
Bermeoaldeko Behargintzatik azaldu duten moduan, “eskualdeko merkatari guztiei emon zaie kalitate ziurtagiri hori lortzeko aukera”.
Gaur jasoko duen Une ziurtagiriaren bidez, enpresek hainbat abantaila lortu ahal dituzte Behargintzaren esanetan : lehiakideengatik bereiziko duen kalitate marka; langileen profesionaltasuna hobetzea eta bezero gehiago lortzea, ohiko bezeroen leialtasuna sendotuta ta kontsumitzaile barrien konfiantza irabazi, besteren artean.