Barikurako ordaindu beharko dira Mundakako Ludotekako kuotak
Mundakako Ludotekako arduradunek jakinarazi legez, martxoaren 1ean abiaraziko dute araudi barria. Hori dela eta, gurasoek ordaindu beharreko kuota egun horretarako ordainduta egon beharko duela azaldu dute, eta ordaindu izanaren ziurtagiria, barriz, udaletxean aurkeztu beharko dute.
Lehenengo seme-alabagatik urteko 20 euro ordaindu beharko dituzte Mundakan erroldatuta dauden familiek, ez daudenek, aldiz 25 euro. Bigarren seme-alabagatik urteko 10 euro ordainduko dira eta hirugarren seme-alabatik aurrera dohainik izango da. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten familientzako be dohainik izango da.
Barikutik aurrera Mundakako Ludotekan, gehienez, 15 erabiltzaile egon ahalko dira. Hainbat direnez Ludotekan izaten diren umeak ordutegi bat zehaztu dute. Ordutegia antolatzeko, adinaren araberako txandak egin dituztela azaldu dute.