
Natxituko Jai Batzordeak antolatuta, Natxitu, Bedaroa eta Eako umeek bertoko zuhaitzen landaketa egin dute asteburuan, hirugarren urtez. Umeen Basoa deitutako ingurunean elkartu ziren ume zein heldu; hain zuzen, 30 pertsona batu ziren zuhaitzak landatzeko.