Elurra ez da oztopo izan mendatarrentzat, asteburua era berezian igarotzeko. Zuhaitz eguna eta txorizo jana, biak egun berean egin dituzte. Hasteko, behar apur bat egin zuten herriko bizilagunek zapatuan, Kalbario gainean iaz landatutako zuhaitza zaintzen. Egindako lanaren ostean, zotz luzea eskuetan, txorizoagaz sabela bete zuten.

