
Zapatuan jokatu zuten Lekeition Bizkaiko Mus Txapelketako finala. Manu Meabe eta Jose Martin Zabala Eako bikotea izan zen txapelduna Isuntza Arraun Elkarteko Ekaitzen jokatu zen finalean.
Busturialdeko eta Lea-Artibaiko hamabi bikotek parte hartu zuten zapatukoan, eta horietatik sei bikote sailkatu dira martxoaren 9an Agurainen jokatuko duten Euskal Herriko final handirako.
Gipuzkoako finala Segurako frontoian jokatu zuten, zapatuan hori ere. Joan Mari San Juan Txikik eta Martin Arretunandia bikoteak parte hartu zuen han, baina ez zuen Euskal Herriko txapelketarako sailkatzerik lortu.
1.000 lagun inguru musean
Antolatzaileek adierazi dutenez, danetara 1.000 pertsona inguru aritu dira asteburuan Euskal Herriko V. Mus Txapelketako zazpi herrialdeetako finaletan.