
Bizkaia Gernikak Ohorezko Mailako lidergoa galdu du. Joan den asteburuan Blusens Vigoren kontra 34-15 galduta, VRACek lehen postua kendu die basurdeei. Gaztelarrek bi puntuko errenta dute sailkapenean, baina Bizkaia Gernikak atzeratutako partida bat jokatu behar du oraindik. Hala, sailkapenaren burura bueltatzeko beste aukera bat izango dute gernikarrek.
Vigoko taldearen kontrako partidan bertokoek ez zuten ohiko jokoa egin, eta nagusitasunez irabazi zuten partida galizarrek.
Basurdeak aurreratu ziren markagailuan zutoin artera egindako jaurtiketa bategaz, baina poztasunak gutxi iraun zien gernikarrei. Bost minutu beranduago Vigok markagailua bardindu zuen. Galizarrek partidaren kontrola bereganatu zuten, eta emaitzari buelta emotea lortu zuten. Hala, atsedenaldian 13-8 irabazten zuten.
Bigarren zatia lehenengoaren antzekoa izan zen. Vigok asko estutu zuen Bizkaia Gernika. Hala, puntuak pilatzen jarraitu zuten galizarrek. 52. minutura arte ze zen gernikarren entsegu bakarra heldu. Hernandezek egindako entseguagaz, 20-15 hurbiltzea lortu zuten basurdeek, baina, alperrik izan zen barriro be. Vigok ez zuen etsi, eta markagailuan urrundu ziren. Beste bi entsegu egin zituzten partida amaitu aurretik.