Ideia eta proiektu barriak martxan jartz

eko asmoagaz, Lobak ekimenak hazten jarraitu gura duela jakinarazi zuten, eta beharrean hasteko barikuan batzar bat egin zuten Astra eraikinean, Gernika-Lumon. Batzarra bukatutakoan, gainera, bertaratutakoek
lunch bat izan zuten. Barikuko deialdiagaz jende barria erakarri gura zuten sormen taldera, eta lortu egin dute. “Jende barria izan zen, batzuk ideia eta proiektu interesgarriekin, eta, beste batzuk lanerako eta laguntza eskaintzeko gogo handiagaz”, azaldu dute Lonakeko sustatzaileek. Barikukoa lanean hasteko lehen pausua izan zela azaldu zuten, eta aurrerantzean “lanak zehazten eta proiektu artistikoei forma emoten” ahaleginduko dira.Horregatik, barikuko batzarrean egon ez zirenek hurrengo batzarretarako be ateak zabalik izango dituztela jakinarazi dute ekimenaren sustatzaileek.